Kontzeptu eskema sortzea

From eusterm

Nola sortu kontzeptu eskema berri bat

Kontzeptu eskemari identifikatzailea sortu

Kontzeptu eskema batek bere identifikatzailea behar dau, hau da, Wikibase entitate bat behar du, bera deskribatzen duena. Adibidea Q207 (Bicycle). Halako entitate bat Kontzeptu eskema klasekoa dela adierazi behar da.

Kontzeptuak Wikidatatik inportatu

Hautatu Wikipedia artikulu bat edo gehiago (berdin da zein hizkuntzatan), landu behar duzun arloa ondo deskribatzen duena. Artikulu barruko link urdinak (hau da, Wikipedia barruko loturak) erauziko ditu irakasleak zuretzat. Horretarako, bidal iezazkiozu erauzketara egiteko artikuluen loturak (URLak).

Irakasleak sortuko dizu:

  • Kontzeptu eskema deskribatzen duen wikitext-orria (adibidea: Bicycle).
  • Kontzeptu eskema ikusteko eta euskarazko lexikalizaziorik ez dutenak ikusteko datu-base galdeketak

Kontzeptu bat eskematik kendu

Kontzeptu bat zure eskematik kendu behar baduzu, joan kontzeptuaren orrira, eta ezabatu "honako eskema honetakoa" lotura, zure eskemara bidaltzen duena.

Eusterm Wikibase honetan existitzen den kontzeptu bat eskemara sartu

Kontzeptu bat zure eskemaren parte bihurtu nahi baduzu, joan kontzeptuaren orrira, eta gehitu "honako eskema honetakoa" lotura, zure eskemara bidaltzen duena.

Eusterm Wikibase honetan kontzeptu berri bat sortu eta eskemara sartu

Ezkerreko aukeretan "New Item" sakatu edo hona jo, gutxienez hizkuntza batean "label" (etiketa) bat definitu, eta "honako eskema honetakoa" adierazpena gehitu, zure eskemara bidaltzen duena.

Kontzeptu biren arteko lotura ezarri, aldatu edo kendu

Erlazioak ezartzeko, joan kontzeptuaren orrira, eta gehitu/aldatu/kendu erlazioak:

Lexikalizazioak gehitu, aldatu edo kendu

Lexikalizazioak bi motatakoak dira:

  • Lexikalizazio hobetsia ("label")
  • Lexikalizazio alternatiboa ("alias")

Biak kontzeptuaren orrian ezartzen dira. Gure lan-hizkuntzak ondorengoak dira:

  • eu (Euskara)
  • en (Ingelesa)
  • es (Gaztelera)
  • de (Alemana)
  • fr (Frantsesa)

Euskarazko lexikalizazio bat gehitu, eta dokumentatu (lekukotasuna adierazi)

Euskarazko lexikalizazio bat termino bati gehitzeko, printzipioz nahikoa da etiketa bat sortzea (ikus aurreko atala). Lexikalizazioa non aurkitu dugun dokumentatzeko, ondorengo metodoari jarraituko diogu:

  1. P8 "euskarazko lexikalizazioa" propietateko adierazpen bat gehitu, eta dokumentatu nahi dugun lexikalizazioa balore gisa sartu
  2. Erreferentzia gehitu adierazpen horri:
    1. "P10 lekukotasunaren testuingurua"
    2. "P11 lekukotasunaren agertokia"

Adibide bat hemen.