Drogak

From eusterm

Drogak

Drogak, kontzeptu eskema bat

Kontzeptu-eskema hau errepresentatzen duen datu-objektua: Q6285

Proiektuaren deskribapena

Egilea

Garazi Rodríguez Etxeberria.

Sarrera

Honako hau Itzulpengintza eta Interpretazioko graduko 3. urteko A Hizkuntzaren Terminologia ikasgairako egindako proiektu bat da, baliabide terminologiko bat sortzean datzana. Nire kasuan, "Drogak" gaia aukeratu dut.

Helburua

Baliabide honen helburua da datu-banku terminologiko bat sortzea da, euskarazko drogekin zerikusia duten lexikalizazioak eta definizioak biltzen dituena. Lexikalizazio eta definizio guztiak beste hizkuntza batetik (gaztelania edo ingelesa) sortu edo itzuli dira, ez baitago informazio hori euskaraz jasotzen duen hiztegi/glosariorik.

Drogen gaia aukeratu dut; izan ere, gaurkotasuneko eta garrantzi handiko gaia den arren, oraindik ez da existitzen hiztegi osatu eta eguneraturik. Horregatik, interesgarria iruditzen zait horrelako baliabide publiko bat sortzea, gai honetan interesa dutenek datu-banku terminologiko hau nahi dutenean kontsultatu ahal izateko.

Helburu nagusia lexikalizazioak eta definizioak euskaraz bakarrik sortzea zen arren, azkenean gaztelaniaz eta ingelesez ere egin ditut; hala, lana biribilagoa eta bukatuagoa izan dadin.

Abiapuntua

Abiapuntu bezala Interneten aurkitutako glosarioak hartu ditut nahiz gazteleraz nahiz ingelesez daudenak. "Droga eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoko" bi glosario hauek erabili ditut gehien, gaztelaniaz zein inglesez. Euskarazko glosario bat ere bilatu nahi izan nuen, baina zoritxarrez ez nuen bat ere aurkitu. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako glosario hau aurkitu nuen, Euskadiko Drogamendekotasunei buruzko Dokumentazio Zentrokoa (DDZ), gaztelaniaz dagoena. Hiru glosario horiez gain, Kataluinako Generalitateko bat aurkitu nuen (zoritxarrez jada eskuragarri ez dagoena), eta baita interneten aurkitutako beste bi (ingelesez biak). https://www.drugsandalcohol.ie/glossary/ eta https://positivechoices.org.au/teachers/glossary.

Metodologia

Lanari hasiera emateko, gai orokorra aukeratu nuen ("Drogak" hain zuzen ere). Gai hain zabala zenez, kontzeptu murriztuago batera mugatu behar izan nuen. Izan ere, norabide gehiegi hartu zezakeen lanak. Hainbat adar bururatu zaitzaizkidan, "droga motak", "drogen sailkapena" edo "nola kontsumitzen diren drogak" adibidez. Azkenean, "drogen terminologia" gaia aukeratu nuen. Termino guztiak biltzeko metedologia bat burutu nuen (Excell taula bat). Esteka honetan laneko termino guztiak bildu ditut. https://docs.google.com/spreadsheets/d/1dnWHKMU4Jc5PDwRfMgEQCoQenKrHJgrCu-ZyCQqyiFs/edit?pli=1#gid=0

Lanaren hurrengo aurrerapasu bezala, Excella OpenRefine-era esportatzea gomendatu zidan Davidek nire terminoak Wikidata-koekin modu azkar eta erraz batean erlazionatzeko. Ohiko formatuan (PDF edo Word) deskargatu beharren ".cvs" kodigoaren deskargatu nuen Excella. Izan ere, bateragarritasun handiagoa dauka aplikazioarekin. Behin dokumentua aplikazioara esportatu nuenean, nire taulako kontzeptuak Wikidatan dagoeneko zeuden kontzeptuekin erlazionatzen hasi nintzen. Une horretan lau egoera desberdin izan nitzakeen:

  1. Wikidataren erlaziona daitezkeen kontzeptuak (eta adiera / esanahi bakarra dutenak): Terminoa eremu gehiagotan erabiltzen ez delako gertatzen da hori. Adibidez, "psikodeliko" terminoa drogen eremura mugatuta dago, eta, beraz, ez zen zaila horrelako termino monosemikoak erlazionatzea.
  2. Erlazionatu daitezkeen kontzeptuak, baina polisemikoak direnak eta hainbat esparruetan erabiltzen direnak: "Abuso" terminoa, hitz polisemikoa da, argi eta garbi, drogen mundura esklusiboki mugatuta ez dagoelako (sexu-abusua, botere-abusua...). Kasu horretan, kontzeptu guztiak irakurri eta dagokionarekin erlazionatu behar izan nuen.
  3. Erlazio bat / hainbat dituzten terminoak, baina zuzenak ez direnak: Hori bi arrazoirengatik gerta zitekeen. Lehenengoa, aukeratutako lexikalizazioak ez du loturarik Wikidatan, eta, kasu horretan, erlazionatu gabe uzten nuen terminoa (irakaslearen gomendioz). Eta bigarrena, erlazionatu nahi dudan lexikalizazioa ez da nik jarritako moduna existitzen Wikidatan. Adibidez, "cigarro electrónico" lexikalizaziorako OpenRefine-k ez zidan erlaziorik eskaintzen. Kasu horretan, "search new match" sakatu eta lexikalizazioa beste moduren batean bilatzen saiatzen nintzen: "cigarro", "cigarette" edo "electronic cigarette". Azken horrekin lexikalizazioa aurkitu nuen Wikidatan. Lexikalizazioa beste modu batean (sinonimoak jarriz) edo beste hizkuntza batean bilatzea aukera ona da beti.
  4. Erlaziorik eskaintzen ez didaten kontzeptuak: Kasu horretan, 3. puntuan proposatutako irtenbidea funtzionatzen ez bazuen, erlazionatu gabe uzten zuen lexikalizazioa.

Behin hori eginda, dena birpasatu nuen. Izan ere, akats batzuk izan nituen lexikalizazio batzuk oker idatzi nituelako, eta horregatik ezin izan nituen lexikalizazio batzuk erlazionatu. Edo lexikalizazioren bat errepikatuta zegoela eta ezabatu behar izan nuela.

Hori bukatutakoan, nire lana Davidi bidali nion dena Wikidatara esportatzeko. Orain bai, nire lexikalizazioak eta definizioak Wikidatarekin erlazionatuta zeuden. Nire lanaren helburua izango zenarekin hasi nintzen: euskarazko lexikalizazioak eta definizioak sortzea. Excelan bildutako 104 terminotatik 76 inguru erlazionatzeko kapaza izan nintzen. Lexikalizazioak eta definizioak banan-banan itzultzen hasi nintzen ingelesetik edo gaztelaniatik. Lexikalizazioen itzulpena “buruz” jarri baino lehen, Interneten kontsultatzen nuen, ea lehendik existitzen bazen. Horrela izatekotan, erreferentzia jartzen zuen. Lexikalizazioren bat itzultzeko iturririk aurkitzen ez bazuen, nik neuk sortzen nuen lexikalizazioaren itzulpen berri hori. Eta hori izan zen guztia euskaratzeko prozesua. Gaztelaniaren eta ingelesaren kasuan, ez nuen arazorik izan lexikalizazioen itzulpenentzako; guztiak edo ia guztiak beren termino propioa zutelako.

Eta honaino iristen da nire ekarpena Drogen lexikalizazioak eta definizioak euskaraz sortzeko.

SPARQL

Galdeketa honek eskema honetako kontzeptuak erakusten ditu eustermen

#title:Droga kontzeptuak
PREFIX euswb: <https://eusterm.wikibase.cloud/entity/>
PREFIX eusdp: <https://eusterm.wikibase.cloud/prop/direct/>
PREFIX wd: <http://www.wikidata.org/entity/>

select ?eusterm_item ?wikidata_item ?erdara_lex ?erdara_def ?eusterm_esLabel ?eusterm_enLabel ?eusterm_euLabel ?eusterm_euDef ?p8_lex ?p13_def
       

where {
  ?eusterm_item eusdp:P6 euswb:Q6285.
   optional {?eusterm_item eusdp:P1 ?wd.}
   bind (iri(concat(str(wd:),?wd)) as ?wikidata_item)
  optional{?eusterm_item eusdp:P8 ?p8_lex.}
  optional{?eusterm_item eusdp:P13 ?p13_def.}
  optional {?eusterm_item eusdp:P93|eusdp:P94 ?erdara_lex.}
   optional {?eusterm_item eusdp:P95|eusdp:P96 ?erdara_def.}
  optional {?eusterm_item rdfs:label ?eusterm_esLabel. filter(lang(?eusterm_esLabel)="es")}
  optional {?eusterm_item rdfs:label ?eusterm_enLabel. filter(lang(?eusterm_enLabel)="en")}
  optional {?eusterm_item rdfs:label ?eusterm_euLabel. filter(lang(?eusterm_euLabel)="eu")}
  optional {?eusterm_item schema:description ?eusterm_euDef. filter(lang(?eusterm_euDef)="eu")
  
  }}

Try it!


Galdeketa honek eskema honetako kontzeptuak erakusten ditu eustermen eta wikidatan (wikidatarekin lerrokatutakoak bakarrik agertuko dira)

#title:Droga kontzeptuak: Eustermen eta Wikidatan dituzten lexikalizazio eta definizioekin
PREFIX euswb: <https://eusterm.wikibase.cloud/entity/>
PREFIX eusdp: <https://eusterm.wikibase.cloud/prop/direct/>
PREFIX wd: <http://www.wikidata.org/entity/>

select ?eusterm_item ?wikidata_item ?es_lex ?es_def ?en_lex ?en_def ?eusterm_esLabel ?eusterm_enLabel ?eusterm_euLabel ?eusterm_euDef ?wikidata_en_label ?wikidata_en_def ?wikidata_es_label ?wikidata_es_def
       

where {
  ?eusterm_item eusdp:P6 euswb:Q6285;
           eusdp:P1 ?wd.
   bind (iri(concat(str(wd:),?wd)) as ?wikidata_item)
  
  optional {?eusterm_item eusdp:P93 ?es_lex.}
   optional {?eusterm_item eusdp:P95 ?es_def.}
   optional {?eusterm_item eusdp:P94 ?en_lex.}
   optional {?eusterm_item eusdp:P96 ?en_def.}
  optional {?eusterm_item rdfs:label ?eusterm_esLabel. filter(lang(?eusterm_esLabel)="es")}
  optional {?eusterm_item rdfs:label ?eusterm_enLabel. filter(lang(?eusterm_enLabel)="en")}
  optional {?eusterm_item rdfs:label ?eusterm_euLabel. filter(lang(?eusterm_euLabel)="eu")}
  optional {?eusterm_item schema:description ?eusterm_euDef. filter(lang(?eusterm_euDef)="eu")
  SERVICE <https://query.wikidata.org/sparql> { select ?wikidata_item ?wikidata_en_label ?wikidata_en_def ?wikidata_es_label ?wikidata_es_def
  WHERE { 
   ?wikidata_item rdfs:label ?wikidata_en_label. filter(lang(?wikidata_en_label)="en")
       optional {?wikidata_item rdfs:label ?wikidata_es_label. filter(lang(?wikidata_es_label)="es")}
    optional {?wikidata_item schema:description ?wikidata_en_def. filter(lang(?wikidata_en_def)="es")} 
       optional {?wikidata_item schema:description ?wikidata_es_def. filter(lang(?wikidata_es_def)="es")} 
       
                        } group by ?wikidata_item ?wikidata_en_label ?wikidata_en_def ?wikidata_es_label ?wikidata_es_def
  }
  }} group by ?eusterm_item ?wikidata_item ?es_lex ?es_def ?en_lex ?en_def ?eusterm_esLabel ?eusterm_enLabel ?eusterm_euLabel ?eusterm_euDef ?wikidata_en_label ?wikidata_en_def ?wikidata_es_label ?wikidata_es_def

Try it!


Emaitzak

Emaitza gisa, Drogen gaiaren inguruko 77 termino berri jaso dira eustermen. Termino hauek euskarazko lexikalizazio eta definizioak dituzte, guztiak Internetetik. Beraz, lanaren helburu nagusia bete dut. Euskaraz egiteaz gain, ingelesez eta gaztelaniaz ere egin dut; lana hastean buruan ez nuen helburua. Baliteke eta gustatuko litzaidake zerrenda luzeagoa izatea, baina uste dut nire ekarpena oso handia izan dela.

Horregatik, eta etorkizunari begira, norbaitek nire lanarekin jarrai lezake, hain beharrezkoa den ekarpenarekin jarraitzeko. Nire azalpenak jarraituz, uste dut lexikalizazioak gehitu ahal izango liratekeela, adibidez, "droga motak".