Belarrak
Belarrak, kontzeptu eskema bat
Egilea: Andoni Rey Ortiz
Kontzeptu-eskema hau errepresentatzen duen entitatea: Q3741
Abiapuntua
Aurretik eskuz egindako belarren gaineko oharrak izan ditugu abiapuntu, webgune honetan argitaratuak daudenak: https://belarrak.eus
Helburua
Ehundaka webgune, liburu eta burutan dagoen landareen inguruko informazioa antolatzea da proiektu honen helburua, hala konputazionalki analizatu eta erabili ahal izateko. Landareen beharrei buruzkoa, haien taxonomia eta ezaugarri botanikoei buruzkoa eta gizakiek nola eta zertarako erabili dezaketen, besteak beste.
Barreiatuta dagoen informazio hori guztia lotzean, ordenagailuari eskatu dakioke dauden datuetatik abiatuta iragazkiak aplikatzea. Demagun, eremu lehorretan hazten den, ukendu gisa kontsumitzen den eta hantura tratatzen duen landareak nahi ditugula. Bada, galdetegi egokia eginda, informazio hori lortu liteke, eta are finagoa eta zehatzagoa ere.
Metodologia
Horretarako, abiapuntu sendoa dut: https://belarrak.eus webgunea, wiki moduko bat dena. Hortaz, bertan jada sortuta zeuden kontzeptuak Eustermera inportatu ditugu. Hori guztia ondo antolatzeko eta propietateen bidez lotu(ko) ditut elementuak, Helburua atalean aipatutakoa lortzeko.
Propietateak
Kontzeptuak lotzeko, jada Eustermen zeuden propietate ohikoak erabiltzeaz gain [honen instantzia (P4), honen azpiklase (P5) eta abar], beste hainbat sortu ditut nire beharren arabera. Taldekatze horietako batzuk kontzeptu jakinei lotuta multzokatu daitezke.
Propietateen gainekoak
- propietate honen azpiklase (P33)
- ez nahastu propietate honekin (P34)
Landarearen anatomia eta fisiologiaren gainekoak
landare kontzeptuaren propietateak
- behar materiala du (P43)
- habitat (P44)
- loratze aldia (P45)
- taxonomia ordena (P46)
- taxonomia familia (P47)
- taxonomia generoa (P48)
- izen zientifikoa hobetsia (P49)
- izen zientifiko alternatiboa (P68)
- erresistentzia dio honi (P51)
- hau du (P60)
- gehienezko altuera (P82)
- hemengoa da jatorriz (P102)
Propietate orokorrak, gai askorentzat erabilgarriak
- ez nahastu honekin (P52)
- hau da hitzaren jatorria (P69)
Azpizerrenda honetan biltzen dira gehien bat kualifikatzaile gisa erabilitakoak:
- hemen gertatzen da (P70)
- probabilitate honekin gertatzen da (P54)
- honen aurretik (P116)
- motibazio honengatik egiten da (P65)
Landareen erabileraren gainekoak
landare kontzeptuaren propietateak
- hau tratatzen du (P53)
- eritasun hau eragiten du (P55)
- propietate hau du (P66)
- fruituak heldu dituen aldia (P71)
- hazia ematen duen aldia (P83)
- aldi honetan biltzen da (P72)
- produktu hau egiteko erabiltzen da (P74)
- uxatzen du (P97)
- landatze garaia (P98)
- uzta garaia (P99)
Kontsumoaren gainekoak
landare kontzeptuaren eta hainbat fruituren propietateak
- kontzentrazio maila honetan (P56)
- hemen aplikatuta (P57)
- taxoi honen produktu naturala (P59)
- hemen erabiltzen da (P61)
- honen ordez erabiltzen da (P62)
- honela kontsumitzen da (P64)
- hau eragiten du (P90)
- kasu honetan ekidin behar da (P100)
kontsumo forma klaseko kontzeptuen propietateak
- taxoiaren atal hau erabiltzen da (P63)
- kantitate honetan prestatzen da 100 ml-ko (P75)
- denbora hau irauten da prestatzen (P76)
- osagai hau erabiltzen da (P80)
- egunean gehienez dosi hau kontsumitu daiteke (P81)
- jarraian kontsumitzeko gehienezko denbora-tartea (P91)
- denbora-tarte honetan kontsumitzen da (P101)
- egunean gutxienez dosi hau kontsumitu behar da (P111)
- une honetan kontsumitu behar da (P112)
Osatzea
Aipatutako kontzeptuak antolatzeaz gain, https://belarrak.eus-en falta den informazioa edo oker dagoena zuzentzen eta osatzen nabil webgune eta liburuetatik abiatuta, beti ere erreferentziak gehituz. Lexikalizazio alternatiboak, beste hizkuntzetako ordainak eta hitz dialektalak ere gehitu ditut, errazago topatu ahal izateko.
Wikidatarekin lotzea
Eusterm Wikibase sareko webgunea izaki, lagungarria suertatu zitzaidan Wikidata.org webguneko datuekin parekatzea hemengoak, kontzeptuen arteko gatazkak ekiditeko, alde batetik, eta, hala, noizbait bi webguneetako datuak errazago bateratu ahal izateko, bestetik. Hori egiteko, Belarrak kontzeptu-eskemako kontzeptuak CSV fitxategian deskargatu eta OpenRefine programa erabili dut Wikidatarekin lotzeko.
Arazoak eta eztabaida
Hori egitean, konturatu nintzen kontzeptu batzuk, nahiz eta izen berbera eduki, ez zirela zehazki berdinak edo bateragarriak; horren adibide dira nik propietate gisa sailkatutako kontzeptuak (antiinflamatorio, digestibo etab.), zeinak Wikidatan, propietatea beharrean, substantziak diren. Niri ez zait iruditzen kontu berdinaz ari garenik, edo behintzat kontzeptu bera ulertzeko bi modu nahiko ezberdin direla. Izan ere, kasu hori hartuta, nire begiradaren pean antiinflamatorioa dena ez da substantzia izatez, baizik substantzia jakin horrek organismo jakin batean duen eragina: alegia, propietate da antiinflamatorioa, ez substantzia bera. Berdin gertatu zait aje kontzeptuarekin, zeina Wikidatan alkoholaren eraginezko gaizkiegona den, baina nire ulermenean, edonolako gehiegikeriaren ondoriozko gaizkiegona den. Alegia, emozio tinkoen ondoriozko ajea dago, edo alkohola ez beste drogen ondoriozkoak. Beraz, Wikidatan dagoena (eta, bidebatez, hiztegiek definitzen dutena), nire kontzeptuaren azpiklase bat baino ez da, eta nire horren gainklasea.
Objektibo izan nahi izateagatik datuak ez modelatu? Ezta hurrik eman ere! Subjektibotasunean modelatu
Atalburuak argitzen duen moduan, subjektibotasunaren alde agertu naiz proiektu honetan. Izan ere, askotan zientifikotasunaren izenean jakituria asko kanpo gelditzen da, "ezin delako neurtu" edo halako beste argudioengatik. Alderantziz, hizkera arruntean kuantifikatzaile orokorrak erabiltzen ditugu, erabat subjektiboak, esaterako "asko" eta "gutxi", landare batek zenbat ur behar duen esaterakoan, adibidez. Hori, baina, ez da objektiboa, eta askok ez lukete modelatuko. Niri modelatzeko modukoa iruditzen zait, jakituria asko baitago hitz subjektibo eta ez zehatz-mehatzez azaldua.
Horregatik sortu dut mailakatze hitz (Q8354) kontzeptua, beste kontzeptu hauek barnebiltzen dituena:
- mailakatze hitz (Q8354) - tamaina maila (Q6376) - oso handia (Q6378) - handia (Q6379) - ertaina (Q6380) - txikia (Q6381) - oso txikia (Q6382) - kopuru maila (Q8353) - oso handia (Q6378) - handia (Q6379) - ertaina (Q6380) - txikia (Q6381) - oso txikia (Q6382) - maiztasun maila (Q6369) - beti (Q6368) - maiz (Q6370) - batzuetan (Q6371) - gutxitan (Q6372) - oso gutxitan (Q6373) - hezetasun maila (Q5963) - nahiko hezetasun handi (Q4797) - lehorte (Q5066) - hezetasun handi (Q5117) - hezetasun ertain (Q8358) - nahiko hezetasun txikia (Q8359) - hezetasun txikia (Q8360) - argitasun maila (Q5962) - itzal partzial (Q4790) - argi zuzen (Q4890) - tenperatura maila (Q5974) - izozte (Q4750) - tenperatura epel (Q4908)
Gerora begira
Gerorako anbizioa zera da, landareei buruzko datu-baseak topatu eta inportatzea.
Iturburuko datuak moldatzeko scriptak
https://github.com/dlindem/wikibase/tree/main/eusterm/belarrak
SPARQL
Kontzeptuak eta dagozkien klaseak
#title:"Belarrak" eskemako kontzeptuak eta haien klaseak
PREFIX euswb: <https://eusterm.wikibase.cloud/entity/>
PREFIX eusdp: <https://eusterm.wikibase.cloud/prop/direct/>
select ?concept ?conceptLabel (iri(concat("http://www.wikidata.org/wiki/",?wd)) as ?wikidata) ?class ?classLabel
where {
?concept eusdp:P6 euswb:Q3741;
eusdp:P5 ?class.
optional {?concept eusdp:P1 ?wd.}
SERVICE wikibase:label { bd:serviceParam wikibase:language "eu". }
} order by ?class ?euLabel