Balea
Balea, kontzeptu eskema bat
Kontzeptu-eskema honek ondorengo datu-objektua errepresentatzen du: Q5475
Proiektuaren deskribapena
Egilea
Ainhoa Salinas Díaz
Sarrera
Honako hau EHU-ko Itzulpengintza eta Interpretazio graduko A hizkuntzaren (euskara) terminologia ikasgaiaren proiektua da. Hain zuzen ere, baleen inguruko datu-banku terminologiko bat sortu dut.
Helburua
Baleak aukeratu ditut, izan ere, oso gustoko dudan animalia da eta betidanik interesa zorrarazi didan gaia da. Gainera, gaiaren inguruan aztertu eta gero, konturatu naiz, biologiako gai bat den heinean, espezieen arteko loturak oso garbi ezarrita daudela, baina espezieen euskarazko lexikalizazio eta deskribapenetan berriz, hutsuneak daudela. Hortaz, lan honen helburu nagusia zetazeo ifraklaseko espezie ezberdinen lexikalizazio eta definizio horiek jartzea da.
Metodologia
Lan hau aurrera eramateko erabili dudan metodología honako hau izan da. Batetik, espezieen euskarazko lexikalizazioak jartzeko, iturriak bilatu arren, ez ditut aurkitu. Hala ere, konturatu naiz beste hizkuntza batzuetako kasu gehienetan izan zientifikoa jarri dutela, hortaz neuk ere izen zientifikoak jarri ditut espezieen euskarazko lexikalizazioetan. Egia da espezie batzuek, ohikoenak edo ezagunenak han zuzen, euskarazko izen edo itzulpen propioak dituztela, baina horiek jadanik sartuta zeuden wikidatan. Bestetik, espezie bakoitzaren deskribapena egiteko irizpide bateratu bat ezarri dut, hau da, espezie bakoitzaren hiru ezaugarri jarri ditut. Ezaugarri horiek honako hauek izan dira: espezieen generoa, non bizi diren eta jadanik desagertuta badaude, zein arotan bizi izan ziren. Horrela, uste dut, espezieen izan zientifikoak informazio gehiegi ematen ez duenez, deskribapenen bitartez informazio osoagoa eskuratu dezakegula.
Iturriak
Hainbat iturri ezberdin erabili ditut lan hau aurrera eramateko. Biologiako gai bat denez, "Wikispecies" webgunea oso erabilgarria izan da. Bestalde, Wikipedia bera ere askotan kontsultatu dut. Jadanik desagerturik dauden espezieen inguruko informazioa bilatzeko "Fossilworks" erabili dut; izen hori duen arren, webgune horretan oraindik esistitzen diren espezieak ere biltzen ditu eta informazio hori ere baliatu dut. Hortaz, lan hau hiru informazio iturri horietatik ateratako informazoan oinarrituta dago.
Abiapuntua
Wikidatatik, "Zetazeo" infraklaseko espezie guztiak hartu ditugu, galdeketa honen bitartez: https://w.wiki/7saF
Emaitzak
Esan dezaket lanen helburua bete egin dela, izan ere abiapuntutzat hartu dudan galdeketan biltzen ziren 469 terminoetatik 327 terminoen euskarazko lexikalizazioak eta definizioak jarrtzea lortu dut. Lanaren emaitza behean ikus daiteken galdeketa da, non hainbat zetazeo espezieren euskarazko lexikalizazoak eta definizio laburrak biltzen diren. Gainera, kasu batzuetan, espezie batzuen izendapen alternatiboak ere aurkitu eta gehitu ditut. Euskarazko lexikalizazioekin ez dut arazo handirik izan, gehienetan izen zientifikoa jarri dudalako, besterik ez baitute. Definizioekin berriz, kasu batzuetan zailtasun handiagoa izan dut zeren termino gehienak espezie fosilak ziren; hortaz, horien inguruko informazioa ez da hain anitza izan eta bilaketa sakonagoa egin behar izan dut. Hala ere, lehen aipatu ditudan informazio iturri horiek oso lagungarriak izan dira.
Datu-base galdeketa
Honako galdeketa honen bitartez, kontzeptu-eskema honetako elementuak ikusi, EU ES eta EN lexikalizazio eta definizio laburrekin:
#title:Zetazeo infraklaseko espezieak, lexikalizazio eta definizioekin
PREFIX euswb: <https://eusterm.wikibase.cloud/entity/>
PREFIX eusdp: <https://eusterm.wikibase.cloud/prop/direct/>
select ?concept (iri(concat("http://www.wikidata.org/wiki/",?wd)) as ?wikidata)
?euLabel (group_concat(distinct str(?euAltLabel);SEPARATOR="; ") as ?euAltLabels)
?euDef
?esLabel (group_concat(distinct str(?esAltLabel);SEPARATOR="; ") as ?esAltLabels)
?esDef
?enLabel (group_concat(distinct str(?enAltLabel);SEPARATOR="; ") as ?enAltLabels)
?enDef
where {
?concept eusdp:P6 euswb:Q5475;
eusdp:P1 ?wd.
optional{?concept rdfs:label ?euLabel. filter(lang(?euLabel)="eu")}
optional{?concept skos:altLabel ?euAltLabel. filter(lang(?euAltLabel)="eu")}
optional{?concept schema:description ?euDef. filter(lang(?euDef)="eu")}
optional{?concept rdfs:label ?esLabel. filter(lang(?esLabel)="es")}
optional{?concept skos:altLabel ?esAltLabel. filter(lang(?esAltLabel)="es")}
optional{?concept schema:description ?esDef. filter(lang(?esDef)="es")}
optional{?concept rdfs:label ?enLabel. filter(lang(?enLabel)="en")}
optional{?concept skos:altLabel ?enAltLabel. filter(lang(?enAltLabel)="en")}
optional{?concept schema:description ?enDef. filter(lang(?enDef)="en")}
} group by ?concept ?wd ?euLabel ?euAltLabels ?euDef ?esLabel ?esAltLabels ?esDef ?enLabel ?enAltLabels ?enDef
order by ?euLabel
Wikidatan idatzi izana
Wikidatan 327 terminoren euskarazko lexikalizazioa eta definizioak idatzi izana da proiektu honen emaitza. Eskema honetatik hartu eta wikidatan txertatu dira.