Bertsolaritza

From eusterm

Bertsolaritza, kontzeptu eskema bat

Kontzeptu-eskema hau errepresentatzen duen entitatea: Q8144

Proiektuaren deskribapena

Egilea

Markel Etxeberria Oñatibia

Sarrera

Honako hau Interpretazioa eta Itzulpengintza graduko 3. urteko A Hizkuntzaren Terminologia ikasgairako egindako proiektu bat da, baliabide terminologiko bat sortzean datzana. Nire kasuan, bertsolaritza aukeratu dut nire proiektua egiteko gai gisa.

Helburua

Bertsolaritzaren gaiko hiztegi terminologikorik aurkitu ez dudanez, nire helburua bat sortzea izan da, ondoren aipatuko ditudan baliabideetatik abiatuz. Nire hiztegiak, gaiko termino esanguratsuenak eta haien definizioak biltzeaz gain, termino horien itzulpenak ere baditu, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Azkenik, terminoei Wikidatako Item zenbakia erantsi diet, Wikidatan existitzen direnei behintzat, eta kontzeptu hauen arteko erlazio semantikoak ere ipini ditut. Nik bildutako termino guztiak erlazionatu ditut bata bestearekin erlazio semantikoen bitartez, kontzeptuen arteko loturak irudikatzen dituen dituen sare bat irudikatzeko.

Abiapuntua eta iturriak

Nire lanaren hasieran, "Bertsolaritza Euskaltzaindiaren Hiztegian" izeneko hiztegi txikia topatu nuen, eta hura erabili nuen nire lanaren oinarri gisa. Ondoren, beste hainbat baliabide ere baliagarri egin zaizkit, hala nola Bertsozale.eus web orriaren bertsolaritzari eta haren historiari buruzko orriak eta online eskuragarri dagoen "Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak" liburua. Izan ere, bi baliabide hauek lau hizkuntzetan daude. Horiez gain, Wikipedia, Bertsoa.eus, Bertsoikasgela.eus eta Elhuyar Hiztegia bezalako web orriak ere kontsultatu ditut.

Metodologia

Lehenik eta behin, nire proiekturako termino zerrenda osatu behar izan dut, hau da, zein hitz eta zenbat hitz izango diren erabaki. Horretarako, "Bertsolaritza Euskaltzaindiaren Hiztegian"-etik abiatu ondoren, beste baliabideak miatu ditut bertsolaritzaren gaian garrantzia duten terminoen bila, eta azkenean 77 terminoko zerrenda honekin geratu naiz. Ondoren, aurrez aipatutako baliabideetan termino hauen definizio eta itzulpenak bilatu ditut, eta horietan aurkitu ezean, interneteko beste orrietan jarraitu dut bilaketa. Gero, Wikidatan kontzeptu hauen Itemak existitzen diren begiratu dut, eta hala izanez gero, bere zenbakia erantsi. Azkenik, termino guztien arteko erlazio semantikoak irudikatzeko sare-moduko diagrama batean oinarrituta, erlazio hauen propietateak sortu ditut, eta dagokien terminoei erantsi, haien arteko loturak ezartzeko. Lotura hauek kontzeptuak bata bestearekin nola erlazionatzen diren irudikatzen dute; adibidez, bertso afaria mahai-inguruko saio azpiklase bat da, eta bertso-jaialdia bertsolaritza ospatzeko jaialdi bat. Erabili ditudan propietateak, "honen parte", "honen azpiklase" eta "honen instantzia"-z (P3-P5) gain, neuk sortutako beste 18 propietate izan dira (P146-P164), "honen akats" eta "honen sari", adibidez.

Emaitzak

Azkenean, 77 terminoko bertsolaritzaren gaiko hiztegi terminologiko bat osatu dut, termino bakoitzaren kategoria gramatikala, sinonimoak (baldin balu), definizioa eta hiru hizkuntzetako itzulpenak ematen dituena. Horrez gain, eta beharbada hiztegi klasiko batengandik pixka bat aldentzen den arren, dagokien terminoei Wikidatako item zenbaki erantsi diet, eta kontzeptuen arteko erlazio-sare bat ere eraiki dut, kontzeptu bakoitzari propietate bat edo gehiago erantsiz eta kontzeptu guztiak bata bestearekin lotuz.

SPARQL

Ikusi eskema honetako kontzeptuak galdeketa honen bidez:

#title:"Bertsolaritza" eskemako kontzeptuak hiru hizkuntzetan

PREFIX euswb: <https://eusterm.wikibase.cloud/entity/>
PREFIX eusdp: <https://eusterm.wikibase.cloud/prop/direct/>

select ?concept (iri(concat("http://www.wikidata.org/wiki/",?wd)) as ?wikidata)
?euLabel (group_concat(distinct str(?euAltLabel);SEPARATOR="; ") as ?euAltLabels)
?euDef
?esLabel
?enLabel 
?frLabel

where {
  ?concept eusdp:P6 euswb:Q8144
  optional{?concept eusdp:P1 ?wd.}
  optional{?concept rdfs:label ?euLabel. filter(lang(?euLabel)="eu")}
  optional{?concept skos:altLabel ?euAltLabel. filter(lang(?euAltLabel)="eu")}
  optional{?concept schema:description ?euDef. filter(lang(?euDef)="eu")}
  optional{?concept rdfs:label ?esLabel. filter(lang(?esLabel)="es")}
  optional{?concept rdfs:label ?enLabel. filter(lang(?enLabel)="en")}
  optional{?concept rdfs:label ?frLabel. filter(lang(?frLabel)="fr")}
  
 } group by ?concept ?wd ?euLabel ?euAltLabels ?euDef ?esLabel ?enLabel ?frLabel
order by ?euLabel

Try it!


Ikusi eskema honetako kontzeptuen arteko erlazioak galdeketa honen bidez. Erlazioen izenak ez dira agertuko (berez posible litzake, bainahorretarako akats bat dago momentu honetan wikibase softwarean)

#defaultView:Graph
#title:"Bertsolaritza" eskemako kontzeptuen arteko erlazioak

PREFIX euswb: <https://eusterm.wikibase.cloud/entity/>
PREFIX eusdp: <https://eusterm.wikibase.cloud/prop/direct/>

select ?subject ?subjectLabel ?edge ?object ?objectLabel
where { 
  ?object eusdp:P6 euswb:Q8144.
   ?subject ?edge ?object.
  values ?prop { eusdp:P3 eusdp:P4 eusdp:P5 eusdp:P146 eusdp:P147 eusdp:P148 eusdp:P149 eusdp:P150 eusdp:P151 eusdp:P152 eusdp:P153 eusdp:P154 eusdp:P155 eusdp:P156 eusdp:P157 eusdp:P158 eusdp:P159 eusdp:P160 eusdp:P161 eusdp:P162 eusdp:P163 eusdp:P164 }
 
  SERVICE wikibase:label { bd:serviceParam wikibase:language "eu". }
}

Try it!